XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Begiradea altxatu ebanean, eguzki hilkorraren azken izpiek ninietan jo eben, eskuaz estaltzera behartuz.

Ez zan asko falta gaueko itzalak guztiaz jabetu eitezan.

Egunen joan-etorria errukigabea iruditzen jakon sasoi latz hareetan, zentzunik gabekoa izarren isiltasuna.

Ohi eban bezalaxe, lumea hartu eta idazteari ekin eutsan.

Hain da bihotzgabea zeruen haserrealdia, hain hauskorra gizakien existentzia! 1457-ko urte dohakabe honen bigarren hilabetean gengozan Heriotza gure ziutateko portuan barneratu jakunean.

Ekialde urrutiko lurralde misteriotsuetatik etorritako galera baten, hain zuzen, itxaroten geunkan; kanela, piperbaltz eta oihal preziatuen artean ezkutaturik, beste bitxikeri estrainio bat bailitz legez, bitxikeri merkeegia.

Itsas aldeko auzo esteiariari suertatu jakon lehena izatea, hango emagalduek asko lagundu bait eutsoen izurriari bere bideak urratzen.